OpenOffice.org produktuaOpenOffice.org bulegorako suite bat da, eta guztiontzako askea eta dohainik eskuratu daitekena.
Ondorengo moduluak dauzka:
Bere funtzionalitate eta erabilgarritasunari begiratuz OpenOffice.org ezagunak diren (baina ez askeak) MS-Office bezalakoekin pareka daiteke. Hau irudikatzeko ondorengo estekan eskaintzen dituen ezaugarriak ikuspen orokor batetik azaltzen dira:
MS-Office-ko dokumentuekin (Word, Excel, Powerpoint) arazorik gabe lan egin dezakezu, editatu, eta OpenOffice.org-eko formatuetan edota (nahi izanez gero) berriro ere jatorrizko egituretan gorde ditzakezu. Aurkituko duzun muga garratzitsu bakarra zera da, dokumentu hauetako makroak OpenOffice.org-pean ez dabiltzala. Baina mantendu egiten dira, MS-Officekin editatzea nahi duzunerako. Gainera, arestian aipatukoa lorpen haundi bat da, zeren eta MS-Officek darabilkien egiturei buruzko informazio edo deskribapen ofizialik ez baitute Microsoft-ekoek zabaldu. OpenOffice.org-ek MS-Officeko dokumentu bat ezin duenean era zuzen batean ireki, garatzaileei jakinarazi iezaiezu "issue" edo arazoa zehaztuz. Bide hau erabiliz, OpenOffice.org-en funtizonamendua are eta hobekiago ibiliko da. eu-OOo taldea
|
|