Posta zerrendakOrrialde honek Euskara hizkuntzak OpenOffice.org proiektupean darabilzkien posta zerrendei buruzko informazioa dauka. Nola erabili?Mezuren bat bidatzen baduzu posta-zerrendara, posta-zerrenda horretan harpidetuta dagoen guztiei banatu edo bidaliko zaie. Noski, zeure burua ere posta-zerrendara harpidetzeko aukera daukazu, eta ondorioz, zure galderen erantzunak jaso ahal izango dituzu. Azpiko laukitxoetan ageri diren esteketan baliatuz harpidetzeko eskaintza egiten zaizu. Zertarako dira posta-zerrendak?
Posta zerrenden erabiltzeko aholkuakPosta zerrendara mezu bat bidali aurretik bertan harpidetu zaitez, mesedez Dauzkazun galdera edo zalantzak erlkarren artean zerikusirik ez badaukate posta ezberdinetan bidal itzazu. Erabiltzen duzun posta bezeroan (evolution, mozilla, kmail, e.a.) Gaia (edo Subject) eremuan mezuari dagokion gaia izendatu, era oso oso labur eta argian. Posta zerrenda "berbanatua" izaten da. Honek esanahi du posta-zerrendara harpidetua dagoen edozeinek zuzenean posta-zerrendara bidalitako gutunaren kopia jasoko duela, hemen ez dago mezuei iragazkirik jarriko dien moderatzailerik. Hainbat posta zerrendetako gutun edo mezuak jaso eta antolatzeko erabil edota ezarri itzazu postari dagozkion iragazkiak. Posta bezero ia gehienetan onartuak daude. eu-OOo taldea
|
|