Proiektu orokorraOrrialde honetan OpenOffice.org proiektuari buruzko azalpen sakonagoak argitzen dira. HistoriaOpenOffice.org-ek bere oinarri edo erroa StarOffice-n dauka, 80. hamarkada erdialdean Alemanian garatu zen bulegorako aplikazioa, eta 1999. urtean Sun Microsystems etxeak erosi zituen honen gaineko eskubideak. StarOffice-en 5.2 bertsioa 2000.eko ekainean kaleratu zen, eta 6.0 berriz 2002. udaberri aldera. StarOffice 6.0 garapeneko gauzarik harrigarriena OpenOffice.org software askedun proiektuko bihotzean bihurtzean datza. Hau egi izan zedin, Sun-ek StarOffice-ko modulu gehienak ireki (zenbait modulu ezin izan ziren ireki beste hirugarren etxe batek garatzen zituelako) eta OpenOffice.org proiektua abiatu zen. Ala eta guztiz, honek ez du esanahi Sun-ek garapen gehiena bolodresen esku uste duenik: laneko zatirik haundiena oraindik ere Sun etxeko garatzaileek egiten dute. Gainera, Sun-ek OpenOffice.org proiektuko ekoizpenaren kostuak bere gain harten ditu. StarOffice eta OpenOffice.orgOrain ikus dezakegu nola OpenOffice.org-eko jaotrrizko kodetik (iturburutik) bi produktu sortzen diren: StaOffice 6.0, non software askeak ez diren zatiak gehitu zaizkion, eta bere askea den anaia (edo arreba) OpenOffice.org, non zati horietako gehingoa software askedunengatik ordezkatuak izan dira.. Horrela, kasu gehienetan, OpenOffice.org StarOffice 6.x-ekin parekatzen jarraitu dezake. Inglesezko hizkuntzan MEG StarOffice eta OpenOffice.org arteko ezberdintasunak azaltzen ditu. Nolabaiteko ezberdintasunak hauek dira:
eu-OOo taldea
|
|