Proiektu orokorra

Orrialde honetan OpenOffice.org proiektuari buruzko azalpen sakonagoak argitzen dira.

Historia

OpenOffice.org-ek bere oinarri edo erroa StarOffice-n dauka, 80. hamarkada erdialdean Alemanian garatu zen bulegorako aplikazioa, eta 1999. urtean Sun Microsystems etxeak erosi zituen honen gaineko eskubideak. StarOffice-en 5.2 bertsioa 2000.eko ekainean kaleratu zen, eta 6.0 berriz 2002. udaberri aldera. StarOffice 6.0 garapeneko gauzarik harrigarriena OpenOffice.org software askedun proiektuko bihotzean bihurtzean datza. Hau egi izan zedin, Sun-ek StarOffice-ko modulu gehienak ireki (zenbait modulu ezin izan ziren ireki beste hirugarren etxe batek garatzen zituelako) eta OpenOffice.org proiektua abiatu zen. Ala eta guztiz, honek ez du esanahi Sun-ek garapen gehiena bolodresen esku uste duenik: laneko zatirik haundiena oraindik ere Sun etxeko garatzaileek egiten dute. Gainera, Sun-ek OpenOffice.org proiektuko ekoizpenaren kostuak bere gain harten ditu.

StarOffice eta OpenOffice.org

Orain ikus dezakegu nola OpenOffice.org-eko jaotrrizko kodetik (iturburutik) bi produktu sortzen diren: StaOffice 6.0, non software askeak ez diren zatiak gehitu zaizkion, eta bere askea den anaia (edo arreba) OpenOffice.org, non zati horietako gehingoa software askedunengatik ordezkatuak izan dira.. Horrela, kasu gehienetan, OpenOffice.org StarOffice 6.x-ekin parekatzen jarraitu dezake.

Inglesezko hizkuntzan MEG StarOffice eta OpenOffice.org arteko ezberdintasunak azaltzen ditu.

Nolabaiteko ezberdintasunak hauek dira:

  • StarOffice 6.0 ez da askea,m ez eta dohainekoa ere, horregatik bere baimen edo lizentzia batek 100 € inguru kostatzen da. OpenOffice.org askea da eta dohainik eskura daiteke.
  • StarOffice 6.0 "osatuagoa" da (hizki-itxura, Ingeles, Alemaniera, Frantzesa eta Gaztelera hizkuntzentzako zuzentzaile ortografiko ezberdina (hobeagoa?), hizkuntza horeintzako thesaurusa, Adabas D datubasea, txantiloi gehiago eta klipart irudi kopuru haundiagoa, zenbait fitxategi-iragazkiak). Zuzentzaile ortografiko lanetarako OpenOffice.org-ek bestelako funtzioa dauka, eta thesaurusa berriz Ingeles hizkuntzarentzako.
  • Sun-ek StarOffice-ntzako zerbitzu edo soporte ofiziala eskaintzen du (hau batizbat entrepesentzako interesgarria gerta daiteke). OpenOffice.org-ekin ordea erabiltzaileek beraien artean konpondu beharko dituzte zalantza eta arazoak (orrialde hauetan azaltzen diren posta-zerrendak ikusi).
  • Badirudi StarOffice 6.0 Euskara hizkuntzan zabaltzeko asmorik ez dagoela. OpenOffice.org-ek ordea hainbat hizkuntzatara itzulita dago, eta geroz eta hizkuntza gehiagotara itzultzen ari da, eta zuzentzaile ortografikoa ere hainbat hizkuntzentan onartzen ditu.

eu-OOo taldea

 

 

 
Euskara
Sarrera
Softwarea
Deskripzioa
Saretik jaitsi
CD-ROMa
Zuzentzaile ortografikoa
Proiektua
Orokorra
MEG
Laguntza lortu
Posta-zerrendak
Dokumentazioa
Nola Lagundu
Nola lagundu?
Akatsak jakinarazi
Harremanak
Posta-zerrendak
Helbideak
Bestelakoak
Kredituak
Baimenak