Akatsak jakinarazi

Programatzaileak ez direnek ere OpenOffice.org softwarea hobetzen lagun dezakete, adibidez akats, errore edo zenbait inperfekziori buruzkoak garatzaileei jakinarazten! Gehientean hauek zure txostena (akatsari buruzko azalpena) oso seriozki hartzen dute, eta harritzekoa da proiektua hasi zenetik zenbat akats kopuru konponduak izan diren bide hau erabiliz.

Issuezilla-ren hizkuntza Ingelesa denez hizkuntza horri buruzko ezaguera batzuk edukitzea komeniko lizaitzuke. Issuezilla tresna OpenOffice.org proiektuan akats eta ezaugarri berriak zehazteko erabiltze den sistema da (Ingelesez "bug tracking" bezala deitua).

Ingelesezko "issue" hitzak kontestu honetan "arazo" bezalako esanahia hartzen du. OpenOffice.org erabiltzerakoan edota daztatzerakoan arazoren batekin aurkitzen bazara, eta softwareko akats edota inperfekzio bat delako susmoa edukiz gero zuk "issue bat bidal" dezakezu. Askotan "issue" hitza "ezaugarri" bezala ere esan nahi izaten da.

Hau egin ahal izateko OpenOffice.org proiektuko kide bezala harpidetua egon behar zara. Harpidetzerakoan zure posta helbidea bakarrik izango da proiektuan gordea, eta honek "arazoa"ren egoera aldatzen denean zu jakinarazteko mezu bat bidaliko dizu (zorionea "solved" bezalako egoeran dagoela adieraziz, honek arazoa gainditu edo finkatua izan dela esanahi du). Hori dela eta, "arazo" bati buruzko txostentxoa bidaltzeko lehendabizi harpidetuta egon behar zara. Harpidetuta zaudelarik, proiektuan zure saioa hasi behar duzu, erabiltzaile eta pasahitza idatziz. Oharra: zure interneteko arakatzaile edo nabigatzaileak "cookie"-ak onartzeko gaitasuna eduki beharko du.

Noski, baliteke "arazo" edo "issue" berdina jadanik beste erabiltzaile batek bidalia izana. Hori dela eta, egokiena lehendabizi Issuezilla-ren tresnan searchpage erabiliz ea antzeko arazorik ba al dagoen begiratzea da.

Nahiko korapilotsua dela dirudienarren, orokorrean eremu gutxi batzuk bete behar izango dituzu. Gehienetan nik "STATUS"entzako aukera guztiak hautatzen ditut ("UNCONFIRMED"-en gainean klikatu, eta shift tekla sakatuta daukazularik, "CLOSED" elementuaren gainean klikatu).

Honela oraindik kaleratu ez den OOo-ko eraikin batean ezaugarriak konponduta al dauden ikus ahal izaten baita.

Ondoren, "Summary" edo "A description entry" eremuetan (Ingelesez!) aurkitu duzun arazoetan agertzen direnei buruzko zenbait hitz idatzi. "submit" botoian klikatu bilaketaren emaitzak aurkitu ahal izateko.

Aurkeztuko zaizun zerrendan daukkazun arazoarekin bat datorren deskribapen edo azalpenik ez bada agertzen, orduan jarraitu ezazu "Enter New Issue" bidetik.

Orain, zehaztu OpenOffice.org-eko zein zatitan gertatzen arazoa. Ez bazaude ziur, lasai ez dago arazorik, gustoko duzun bat hautatu ezazu.

Orain zure arazoa sar dezakezu. Saia zaitez garatzaileek arazoa detektatzeko ahalik eta informazio gehiena zehazten: beraiek arazoa berriro gertatzeko edo sortzeko eman beharreko urratsen instrukzioak, zein ekimen edo akzio bete dituzun arazoa kokatzekko, eta abar. Mesedez, arazo berri bati buruzkoa sartu aurretik Issue Writing Guidelines irakur ezazu! Issuezilla-k dituen hainbat eremuen esanahiari buruzkko azalpenak dauzka.

Amaitzeko, OpenOffice.org-en Euskarazko eraikina erabiltzen ari bazara, Ingelesez arazoa ongi deskribatzea oso zaila gerta daiteke, zeren eta ezin baita zehaztu ingelesez menu, elkarrizketa-leiho eta abarrek erabiltzen duten mezuak.

Hori dela eta, bota iezaiozu begiradatxo bat Multilingual OpenOffice.org Glossary in Spreadsheet Format (sdc) izeneko glosategiari. Litekeena da hor Euskarazko mezurik oraindik ez agertzea, baina ondorengo esteka jarraituz eskura ahal izango duzu (sxc egituran).
Euskarazko OpenOffice.org-en glosategia
Nondik
Esteka
OpenOffice.org

Kalkulu orridun egiturako glosategia OpenOffice.org berarekin ireki eta begiratu zein ingelesezko terminologia gerturatzen zaion arazoa daukanari.

eu-OOo taldea

 

 

 
Euskara
Sarrera
Softwarea
Deskripzioa
Saretik jaitsi
CD-ROMa
Zuzentzaile ortografikoa
Proiektua
Orokorra
MEG
Laguntza lortu
Posta-zerrendak
Dokumentazioa
Nola Lagundu
Nola lagundu?
Akatsak jakinarazi
Harremanak
Posta-zerrendak
Helbideak
Bestelakoak
Kredituak
Baimenak