Nola alda dezaket azpiformula baten letra-tipoa?
Honako karaktere-atributuetako bat erabil dezakezu:
- italic a a forma etzanean idazteko.
- baita ital a ere.
- nitalic a a zutik idazteko (ez etzana-ren laburdura).
- bold a a lodiz idazteko.
- nbold a a zabalera normalean idazteko (ez lodia-ren laburdura).
Gainera Math-ek hiru letra-tipoen familia generikoaren multzo bat erabiltzen du:
- font serif a a serif motan idazteko, gehienetan Times.
- font sans a a sans serif motan idazteko, gehienetan Helvetica edo Arial.
- font fixed a a letra-tipo finkoa da, gehienetan Courier.
Karaktere-atributuak adibide honetan bezala konbinatzen dira:
- Sartu bold font sans A A lortzeko.
Karaktere-atributuak azpiformula oso bati aplika diezazkiokezu { } edo bestelako parentesiak erabiliz formula taldekatzen baduzu. Adibidea:
- Sartu a b bold {c d} e cde idazteko.
Hainbat karaktere-atributu aplikatzean, barru-barruan dagoenak lehentasuna du adibidean ageri den bezala:
- Sartu bold {a b nbold c d} abcd lortzeko.
Math-en erabilitako letra-tipoak aldatzeko, ikus FAQ #008.
Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira