Nola alda ditzaket formulan erabilitako letra-tipoak?
Math-ek 7 letra-tipo erabiltzen ditu formulak idazteko ikurren letra-tipoez aparte (batez ere StarMath letra-tipoa).
Oinarrizko letra-tipoak hauek dira:
- Variables. Aldagaiak (adibidez, x, a, etab.) gehienetan letra etzanean idazten dira; lehenetsia Times New Roman da, etzana.
- Functions. Funtzioak (adibidez, cos, log, etab.) gehienetan zutik idazten dira; lehenetsia Times New Roman da.
- Numbers. Zenbakiak (adibidez, 217) gehienetan zutik idazten dira; lehenetsia Times New Roman da.
- Text. Testua (adibidez, "abc") gehienetan zutik idazten da; lehenetsia Times New Roman da.
- Serif letra-tipo osagarria da. Lehenetsia Times New Roman da.
- Sans letra-tipo osagarria da, sans serif. Lehenetsia Helvetica/Arial da.
- Fixed letra-tipoarekin gehitutako letra-tipo finkoa da. Lehenetsia Courier da.
Letra-tipo horiek nola erabili jakiteko, irakurri FAQ #009.
Letra-tipoetako bat aldatzeko, jarraitu urratsoi:
- Hautatu Formatua - letra-tipoak....
- Egin klik 'Aldatu' komandoan, eta hautatu aldatu nahi duzun letra-tipoa laster-menuan.
- Hautatu letra-tipoa zerrendan. 'Lodia' eta 'Etzana' kontrol-laukietako bat edo biak marka ditzakezu.
- Itxi elkarrizketa-koadroa 'Ados' botoiaren bidez.
Hala, uneko formulako letra-tipoa aldatu egingo da. Letra-tipo bera erabili nahi duzun hurrengo aldirako zerrenda-koadroan egongo da; ez duzu berriro aldatu behar.
Letra-tipo lehenetsiak aldatzeko, jarraitu urratsoi:
- Hautatu Formatua - Letra-tipoak.
- Aukeratu goian azaldutako zazpi letra-tipoak.
- Egin klik Lehenetsia botoian.
Hala, zure ezarpenak letra-tipo lehenetsi gisa gordeko ditu formula berrian erabiltzeko.
Formularen oinarriaren tamaina aldatzeko, hautatu Formatua-Letra-tamaina... eta sartu nahi duzun tamaina. Beste letra-tipo tamaina guztiak oinarriaren tamainari dagozkio. Lehenetsia 12 pt da.
Hala, uneko formularen oinarriaren tamaina aldatuko da. Oinarriaren tamaina lehenetsia aldatzeko, egin klik 'Lehenetsia' aukeran elkarrizketa-koadroa itxi aurretik.
Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira