x^* idazten dut x* idazteko, baina errore-mezu bat agertzen zait. Zergatik?

Arazoa * eragile bitarra dela da; hau da, adierazpen bat eduki behar du ikurraren bi aldeetan.

x^{{}*{}} adierazpena sartu behar duzu errore-mezua ager ez dadin.

Egitura hori asko erabiltzen baduzu, agian ikurra erabiltzaileak definitutako ikur gisa definitu nahiko duzu. Ikus FAQ #012. * ikurra erabiltzaileak definitutako ikur gisa definitu baduzu, demagun %ast, x^%ast sar dezakezu.

Erantzun hori beste hainbat ikurrentzat ere baliagarria da. Zenbait eragile, adibidez +, unarioak dira; hau da, ikurraren eskuinaldean bakarrik eduki behar du adierazpena. x+ osatzeko, x^{+{}} sar dezakezu.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira