Math-ek ez duen ikur bat behar dut. Zer egin dezaket?

Ikur hori duen letra-tipoa baduzu, erabiltzaileak definitutako ikur gisa defini dezakezu.

Jarraitu ondorengo urratsei:

Orain zure ikurra beste edozein ikur bezala erabil dezakezu hura Ikurrak elkarrizketa-koadroan hautatuz edo zuzenean %ikurrarenizena idatziz.

Ikurra ez baduzu, saiatu lehenbizi StarMath letra-tipoan begiratzen; 25 ikur osagarri inguru ditu.

Beste ikur-iturri bat American Mathematical Society-ko AMS letra-tipoak dira.

Horiek http://www.ams.org/tex/amsfonts.html helbidetik Postcript 1 formatuan deskarga ditzakezu.

Microsoft Windows erabiltzen baduzu, agian nahiago izango duzu BaKoMa Truetype bertsio ez-ofizialak deskargatzea http://www.ctan.org/tex-archive/fonts/cm/ps-type1/bakoma/ helbidetik.

Ikusi letra-tipoekin banatutako dokumentazioa, letra-tipoak nola erabili jakiteko.

Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira