Nola sor dezaket neure aurkezpen-txantiloia?

Jarraitu ondorengo urratsei:

  • Sortu txantiloi-diapositiba Aurkezpena erabiliz

  • Diapositiba bukatuta dagoenean, goitibeherako menuetan hautatu Fitxategia - Txantiloiak - Gorde
  • Zeure karpeta egin nahi baduzu zure txantiloiak gordetzeko, egin klik "Antolatzailea" botoian
  • Agertuko den elkarrizketa-koadroan, hautatu Komandoak-Berria
  • Karpeta berri bat sortuko da eta elkarrizketa-koadroaren eskuineko aldean agertuko da. "Izengabea" izena izango du.
  • Jarri karpetari izen berria eta sakatu "Sartu" tekla izena sartzeko; adibidez, Nire_txantiloiak
  • Sakatu Itxi.
  • "Dokumentu-txantiloiak" elkarrizketa-koadroan, eskuineko aldean, "Kategoriak" zerrenda ikusiko duzu. Ziurtatu zure txantiloi-karpeta berria hautatuta dagoela.
  • "Txantiloi berria" eremuan, sartu izen bat zure txantiloiarentzat
  • Egin klik Ados botoian

Aurkezpen berri bat sortzen duzun bakoitzean, zure txantiloia hautatzeko aukera egongo da.

Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira