Nola sor ditzaket organigramak OpenOffice.org erabiliz?

Organigramen lagin bat erabilgarri dago. Esploradorean, egin klik Adibideak-Aurkezpenak aukeran; organigramen adibideak "Orgchart.sdd" izena du. Organigramak sortzeko beste modu bat aurkezpen berri bat irekitzea da.

  • Hautatu zuk nahi duzun atzeko planoa.

  • Aktibatu Beamer-a, (Ikusi -> Beamer).

  • Esploradorean, hautatu Galeria -> Fluxu-diagramak.

  • Arrastatu eta jaregin forma desberdinak aurkezpenean.

  • Testua laukietara gehitzeko, egin klik bikoitza testua sartu nahi duzun laukian. Orain testua gehi dezakezu.

Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira