002 - Zer egin behar dut lehenengo orrialdea azal/titulu-orrialde bihurtzeko eta orrialde-numerazioa (1. orrialdea) dokumentuaren bigarren orrialdean hasteko?
Hona hemen dokumentu bat sekziotan zatitzeko (arrazoia edozein dela ere) eta orrialde-zenbakia bigarren orrialdeko orri-oinean jartzeko jarraitu behar den oinarrizko prozedura.
Ireki testu-tratamenduko dokumentu berri bat.
Sartu azaleko orrialdean nahi dituzun datu batzuk edo guztiak (edo bestela, sakatu Sartu tekla zenbait aldiz).
Hautatu Txertatu -> Eskuzko jauzia...
Hautatu "Orrialde-jauzia" aukeraren ondoko botoia. Ondoren, aukeratu hurrengo orrialdean erabiltzeko estiloa (aukeratu bat menuan; adibidez, "Lehen orrialdea"). Ondoren, markatu "Aldatu orrialde-zenbakia" kontrol-laukia. Kontrol-lauki horren beheko laukian 1 zenbakiak agertu beharko luke. Egin klik Ados botoian.
Oharra: hurrengo orrialderako estilo desberdina aukeratzen baduzu, dokumentua, hain zuzen, bi sekziotan zatitzen ari zara. Sekzioek ezaugarri desberdinak izan ditzakete (goiburukoak, orri-oinak, orrialde-numerazioa, etab.). Dokumentuaren sekzio bakoitzari esleitu zaion orrialde-estiloa ikusteko, egin klik nahi duzun orrialdean. Begiratu dokumentuaren leiho-arearen behean, "x/n orrialde" blokearen eskuinean, uneko orrialde/sekziorako orrialde-estiloaren izena ikusteko.
Orain bi orrialde izan beharko zenituzke. Jarri kurtsorea bigarren orrialdean, eta ondoren goitibeherako menuetan hautatu Txertatu -> Orri-oina -> Lehen orrialdea. Orri-oinaren area bigarren orrialdean agertuko da.
Orrialde-zenbakia txertatzeko, hautatu Txertatu ->Eremuak -> Orrialde-zenbakiak. "1" zenbakia agertu beharko litzateke fitxategiaren bigarren orrialdean (izan ere, orrialde-zenbakia eremuak uneko SEKZIOAren hasieratik kontatzen ditu orrialdeak).
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira