Ba dago modurik eremu mugatuak dituzten testu-fitxategiak (*.txt, *.csv) Calc fitxategi batean txertatzeko?
Bai. Jarraitu ondorengo prozedurari:
- Ireki orri huts bat, eta aukeratu Txertatu - Orria menu-barratik.
- Ondoren agertuko den leihoan, hautatu 'Fitxategitik' aukera-botoia, eta sakatu 'Arakatu'.
- Aukeratu 'Fitxategi-mota' konbinazio-koadroan ireki nahi duzun fitxategi-formatua, eta, ondoren, bilatu mota horretako (.txt, .cvs, dbase etab.) fitxategi bat.
- Leihoa ixteko, egin klik 'Txertatu' botoian.
- Testu-fitxategi bat inportatzen ari bazara, testu-inportazioaren leihoa agertuko zaizu. Azken aukerak egin ditzakezu bertan, fitxategia inportatu aurretik (esate baterako, bereizteko zein karaktere erabiliko den inportatutako fitxategian: tabulazioa, koma, zuriunea, ...). Txertatu Orria leihora itzultzeko, sakatu 'Ados'.
- Bertan, 'Estekatu' aukera hautatzen baduzu, testu-fitxategira estekatutako Calc fitxategi berria irekitzen duzun bakoitzean, eguneratu nahi duzun galdetuko zaizu.
- Azkenik, Calc orrira inportatutako testu-fitxategia ikusteko, sakatu 'Ados' berriz ere.