Kalkulu-orriko zenbait errenkada ezkutuan daude. Nola ikus ditzaket?
'Erakutsi' komandoaren bidez, hautatutako areako errenkada edo zutabe guztiak ikusgai egongo dira:
-
Hautatu ezkutuko errenkadak dituen area. Kalkulu-orri osoa hautatzeko, joan menura eta aukeratu Editatu - Hautatu dena (edo sakatu Kontrol-A)
-
Errenkada guztiak ikusteko, hautatu: Formatua - Errenkada - Erakutsi
-
Era berean, zutabe guztiak ikusteko, hautatu: Formatua - Zutabea - Erakutsi