Nola biratu dezaket zutabe-izenburu bat zutabe estu batean sar dadin?
Bi aukera dituzu. Jarraitu ondorengo argibideei:
-
Hauta ezazu egokitu beharreko titulu-gelaxka
-
Menuan, hautatu: Formatua - Gelaxkak
-
Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Lerrokatzea' fitxa.
-
'Testuaren noranzkoa' koadroan, saiatu aukera hauekin:
- Egin klik 'ABCD' jartzen duen botoi handian (letrak goitik behera antolatuta daude). Titulua bertikalki azalduko da: lehen karakterea gelaxkaren goialdean, bigarrena lehenengoaren azpian, etab. Sakatu 'Ados' efektua ikusteko
- Bestela, arrastatu zirkuluko puntutxo horia behealdera (edo, jarri '270' 'Graduak' koadroan). 270 graduko bira emango du titulu osoak. Sakatu 'Ados' efektua ikusteko. Egin probak puntu horiaren kokapenarekin.