Nola inprima dezaket kalkulu-orria egokiro?
Oro har, hauxe da kalkulu-orri luzeak inprimatzeko modurik onena: lehenik inprimatzeko aurrebista ikustea komeni da, eta gero inprimatze-ezarpenak doitu nahi duzun emaitza lortu arte. Ondoko prozedura laburrek kalkulu-orriak inprimatzeko aukera nagusiak azalduko dituzte:
Kalkulu-orriaren aurrebista:
-
Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Fitxategia - Orrialdearen aurrebista
-
Agertuko den leihoan, erabili nabigatzailearen botoiak kalkulu-orria ikusteko. Kalkulu-orria zabalegia bada orrialde bakarrean inprimatzeko, sartzen ez diren zutabeak ondorengo orrialdeetan agertuko dira.
-
Itxi Aurrebistaren leihoa. Horretarako, egin klik tresna-barrako nabigatzaile-botoien eskuineko 'Itxi' botoian.
-
Doitu inprimatze-ezarpenak, eta joan berriz Aurrebistara
Oharra: Komando honen bidez, inprimatu nahi dituzun datuen orrialde-zenbakiak eta orrialde-kopuru osoa ikusi ahal izango dituzu. Erosoa da aukera hori, kalkulu-orriaren zati bat besterik ez baduzu inprimatu nahi.
Ezarri orrialde-orientazioa Horizontalean/Bertikalean:
-
Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua - Orrialdea
-
Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Orrialdea' fitxa.
-
'Paper-formatua' arean, hautatu orientazio Horizontala edo Bertikala
-
Sakatu 'Ados'
Zuzenean ikusiz, doitu orrialdean agertzen dena:
-
Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista
-
Kokatu kurtsorea orrialdearen ertz-marren (urdinak) gainean, eta doitu orrialde-mugak nahi bezala.
-
Ikuspegi hori ezkutatzeko, hautatu: Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista
Oharra: Komando honen bidez, inprimatu beharreko datuak zein orri-zenbaki duen ikusi ahal izango duzu. Horrez gain, 'Area' aukera erabil daiteke inprimatzean.
Oharra: Dena grisez agertzen bada, horrek esan nahi du ez dagoela ezer zehaztuta inprimatzeko. Inprimatze-area zehaztuta badago, atzeko plano zuriz eta orrialde-muga urdinez ikusiko da. 'N orrialdea' grisez agertuko da (Orri horretako zenbatgarren orrialdea den adierazten du 'N' zenbakiak) inprimatze-arearen erdian. Inprimatzeko arearik ez bada definitu, jarraitu beheko "Inprimatze-area definitzeko" argibideak.
Inprimatze-area definitzeko:
Ondoko prozeduraren bidez, inprimatuko den arearen ezarpenak egingo dituzu:-
Joan zaitez inprimatu nahi duzun orrira
-
Egin klik eta arrastatu inprimatu beharreko orri-area hautatzeko
-
Sakatuta mantendu saguaren eskuineko botoia (laster-menua irekitzeko), eta hautatu 'Gehitu inprimatze-area'
-
Kalkulu-orriko orri bakoitza inprimatzeko, errepikatu goiko urratsak.
Egokitu kalkulu-orriko eskala, orrialdean sartzeko:
-
Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua - Orrialdea
-
Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Orria' fitxa.
-
Elkarrizketa-koadroaren behealdean, 'Eskala' kontrola dago.
-
Kontu egin 'Dena [%]' botoia hautatuta dagoela
-
Sar ezazu zure ustez datuak orrialdean sartzeko egokia den balioa (eskuarki ehuneko txikiagoa)
-
Sakatu 'Ados'
-
Aukeratu inprimatzeko aurrebista (argibideak goian), inprimatuko duzunaren aurrebista ikusteko.
Kalkulu orria gehienez zenbat orrialdetan inprimatu nahi duzun zehazteko:
-
Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua - Orrialdea
-
Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Orria' fitxa.
-
Elkarrizketa-koadroaren behealdean, 'Eskala' kontrola dago.
-
Egin klik 'Geh. orrialde-kop' kontrol-laukian.
-
Sar ezazu nahi duzun orrialde-kopurua
-
Sakatu 'Ados'
-
Aukeratu inprimatzeko aurrebista (argibideak goian), inprimatuko duzunaren aurrebista ikusteko.
Kalkulu-orriaren zati bat besterik ez inprimatzeko (errenkada-area edo zutabe-area):
-
Hauta itzazu inprimatu beharreko errenkadak edo zutabeak
-
Hautatu: Fitxategia - Inprimatu
-
Agertuko den inprimatzeko elkarrizketa-koadroan, hautatu behean ezkerraldean dagoen 'Hautapena' aukera.
-
Sakatu 'Ados'
Oharra: hautatutako datu-area inprimatzeko, inprimatzeko eskala ere erabili daiteke. Haututako datuak ez badira sartzen nahi duzun orrialde-kopuruan, doitu Eskala, goiko eskala-prozeduraren bat (eskala ehunekotan edo gehieneko orrialde-kopurua) erabiliz
Inprimatu beharreko zutabeak birdefinitzeko (zutabe batzuk inprimatzen ari zarenean eta beste ezarpen bat nahi duzunean soilik erabili behar duzu aukera hau):
-
Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua Inprimatze-areak - Editatu
-
Inprimatzeko elkarrizketa-koadroan begiratu 'Inprimatze-area' koadroari. Seguru aski, 'erabiltzaileak definitua' egongo ezarrita, eta gelaxka-area bat erakutsiko du.
-
Egokitu gelaxka-definizioa edo- hautatu 'Bat ere ez' (garbitzeko)
-
Sakatu 'Ados'
-
Ezarpenak garbitu badira, erabili goian azaldutako bideetakoren bat inprimatze-parametroak ezartzeko
Kalkulu-orria paperaren erdian inprimatzeko:
-
Kalkulu-orria irekita duzula, hautatu: Formatua - Orrialdea
-
Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu 'Orrialdea' fitxa.
-
'Orientazioa' koadroan, hautatu edo desautatu 'Bertikala' edo 'Horizontala' . 'Aurrebista' koadroan ikusi ahal izango duzu kalkulu-orriaren kokapena paperean
-
Sakatu 'Ados'