Nola hauta dezaket kalkulu-orriko errenkada bat (edo multzo bat), inprimatzean orrialde guztietan errepika dadin?
Jarraitu ondorengo urratsei:
-
Ireki OpenOffice.org-eko kalkulu-orria
-
Hautatu errepikatu beharreko errenkada edo errenkadak
-
Hautatu Txertatu - Izenak - Definitu goitibeherako menuetan
-
Agertuko den elkarrizketa-koadroan, jar iezaiozu izena egindako hautapenari; esate baterako 'Nire_Izenburua'
-
Sakatu 'Gehiago>>'
-
Egin klik 'Errepikatu errenkada' kontrol-laukian
-
Sakatu Gehitu
-
Sakatu 'Ados'
-
Menuan, hautatu Formatua - Inprimatze-areak - Editatu
-
'Errepikatu beharreko errenkada' zerrendan, hautatu 'Nire_Izenburua' (edo arestian errenkadei eman diezun izena)
-
Sakatu 'Ados'
Inprimatzean, izenburu-errenkada errepikatu egingo da orrialde bakoitzean. Ez duzu aldaketarik antzemango kalkulu-orriaren itxuran. Inprimatu aurretik orrialdeen aurrebista ikusteko, erabili Fitxategia Orrialdearen aurrebista komandoa. Kontuan izan izendatze-urratsa salta dezakezula - 'Errepikatu beharreko errenkadak' arearen bidez, errenkada-zehaztapena txerta dezakezu '$1:$3' sintaxia erabilita (errepikatu 1-3 errenkadak).