Nola ireki dezaket tabulazioz mugatutako fitxategi bat OpenOffice.org kalkulu-orrietan? Eta beste mugatzaileren bat erabiltzen badut?
ASCII fitxategiari ez bazaio '.txt' luzapena jarri, jar iezaiozu.
-
Hautatu: Fitxategia - Ireki
-
Arakatu ASCII fitxategia aurkitu eta hautatzeko
-
Hautatu Fitxategi-mota: 'Text - txt - csv (OpenOffice.org Calc)' Oharra: aukera hau zerrendaren bukaera aldera dago
-
Sakatu: 'Ireki'
-
Agertzen zaizun elkarrizketa-koadroan, hautatu mugatzaile egokia. Ondoren, datuen aurrebista agertuko da. Balio batetik hurrengora dagoen zuriune-kopurua aldatu egiten bada, baina datuak zutabetan lerrokatuta ikusten badira, hautatu 'Zabalera finkoa'.