Nola sor ditzaket organigramak OpenOffice.org erabiliz?
Organigramen lagin bat erabilgarri dago. Esploradorean, egin klik Adibideak-Aurkezpenak aukeran; organigramen adibideak "Orgchart.sdd" izena du. Organigramak sortzeko beste modu bat aurkezpen berri bat irekitzea da.
-
Hautatu zuk nahi duzun atzeko planoa.
-
Aktibatu Beamer-a, (Ikusi -> Beamer).
-
Esploradorean, hautatu Galeria -> Fluxu-diagramak.
-
Arrastatu eta jaregin forma desberdinak aurkezpenean.
-
Testua laukietara gehitzeko, egin klik bikoitza testua sartu nahi duzun laukian. Orain testua gehi dezakezu.
Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira