Nola inprima ditzaket bi diapositiba orrialde bakoitzeko OpenOffice.org-eko aurkezpenean (bat bestearen gainean)?
Jarraitu ondorengo urratsei:
- Aldatu Prospektuaren ikuspegira (leihoaren eskuin-ertzean, behetik 4. botoia)
- Ziurtatu aurkezpenaren tresna-barra irekita dagoela (Ikusi ->Tresna-barrak ->Aurkezpena)
- Egin klik Aldatu diapositibaren diseinua aukeran Aurkezpenaren tresna-barran, aukeratu elkarren ondoko bi diapositiba orrialdeko ikonoa, eta sakatu Ados.
OHARRA:  Prospektuetarako Atzeko planoaren modua aukeran egon beharko zinateke. - Aukeratu Formatua-Orrialdea, egin klik Paper-formatua areako Bertikala botoian eta sakatu Ados.
- Arrastatu diapositibak, bat bestearen gainean egon daitezen.
- Egin klik goiko diapositiba hautatzeko, aukeratu Formatua ->Kokalekua eta tamaina, egin klik Bat etorri botoian (tamaina proportzionalki aldatzeko), idatzi 5,65 zabaleraren eremuan eta sakatu Ados.
- Errepikatu 6. urratsa beheko diapositibarentzat.
- Arrastatu diapositibak marjinetako marren behean eta goian lerroka daitezen.
- Egin klik bi diapositibak hautatzeko, saguaren eskuineko botoiarekin egin klik eta askatu (laster-menua agerraraziz) eta aukeratu Lerrokatzea -->Erdian (ez Zentratuta).
- Bi diapositibak oraindik hautatuta daudela, arrastatu orrialdean ezkerretik eskuinera zentratzeko.
Aukera osagarriak:
- Erabili Marra-tresna bi diapositiben artean marra horizontal bat jartzeko.
-
Aukeratu Txertatu-Eremuak-Orrialde-zenbakiak orrialde bakoitzean orrialde-zenbakia txertatzeko.
Oharra: Jarri diapositibei etiketa, 1. diapositiba, 2. diapositiba, etab., diapositiba # eta orrialdea # arteko nahasketak saihesteko, - Eraman orrialdearen behealdera eta aldatu tamaina letra-tipoari 10 ingurura (diapositiba lekuz aldatzea errazagoa da letra-tamaina handiagoa denean).
Prospektuak inprimatzeko, jarraitu ondorengo urratsei:
- Aukeratu Fitxategia ->Inprimatu eta egin klik Aukerak botoian.
- Egin klik edukiaren arean prospektuak egiaztatzeko.
- Ziurtatu Marrazkiari marka kentzen diozula tamaina osoko diapositibak (diapositiba bat orriko) ere inprimatu nahi ez badituzu.
- Sakatu Ados, eta sakatu berriro Ados inprimatzeko.
Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira