Nola txerta ditzaket atzeko plano bat baino gehiago aurkezpen batean?
Jarraitu ondorengo urratsei OpenOffice.org-en:
- Hautatu zein diapositibetan aldatu nahi duzun atzeko planoa.
- Hautatu Formatua - Estiloak - Diapositiba diseinua....
- Hautatu Kargatu... botoia.
- Hautatu (atzeko planoen) kategoria bat Kargatu diapositiba-diseinua laster-menutik. Txantiloien zerrenda eguneratu egingo da.
- Hautatu aurkezpen berria Txantiloiak aukeran.
- Egin klik Ados botoian, Kargatu diapositiba-diseinua laster-menuan.
- Egin klik Ados botoian, diapositiba-diseinua laster-menuan.
Erabiltzen are zaren banaketan kargatutako txantiloien arabera, atzeko planoko txantiloien kategoria guztiak ez dira erabilgarri egongo. Errepikatu goiko urratsak zure fitxategiko diapositiba bakoitzarentzat.
OHARRA:  Argibide horiek baliagarrik izango dira soilik Aurkezpen-txantiloiak Adibideak eta txantiloiak ataletik deskargatu badituzu edo zeure txantiloiak sortu badituzu.
Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzailearen FAQeko indize-orrialde nagusira