Math bateragarria da Microsoft Word-eko ekuazio-editorearekin?
Math-ek inportazio- eta esportazio-iragazkiak ematen ditu MathType-rako Diseinua zientziatik. (Microsoft Word-eko ekuazio-editorea MathType-n bertsio mugatua da.)
Writer-etik Microsoft Word-era esportatzean, OpenOffice.org-ek txertatutako Math formulak MathType bihurtzen ditu.
Microsoft Word-etik Writer-era inportatzean, OpenOffice.org-ek alderantzizko ordena du.
Edozein fitxategi-motako bihurketan bezala kontuan eduki behar da Math-ek eta MathType-k gaitasun desberdinak dituztela eta horrek emaitzan eragina izango duela.
Formulak jatorrizko formatuan edukitzea nahiago baduzu, portaera hori konfigurazioan alda dezakezu:
- Aukeratu Tresnak - Aukerak.
- Hautatu Kargatu/Gorde-Microsoft Office.
- Kendu hautamarka MathType-tik OpenOffice.org Math-era eta OpenOffice.org Math-etik MathType-ra.
Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira