Organigrama bat sortzen ari naiz. Nola koka ditzaket laukiak uniformeki?
Aurkezpen edo marrazki bateko objektuen arteko tartea kontrolatzeari 'Banaketa' esaten zaio. Jarraitu ondorengo urratsei:
- Hautatu hiru marrazki edo gehiago
- Eduki saguaren eskuineko botoia sakatuta laster-menua irekitzeko
- Hautatu: 'Banaketa'
- Ondoren agertuko den elkarrizketa-koadroan, objektuak bertikalki eta/edo horizontalki lerrokatzeko aukera edukiko duzu
- Egin klik 'Ados' botoian ezarpenek eragina izan dezaten
Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera