Ohar ofizialak

OpenOffice proiektuaren iragarpenak jasotzeko bide ofiziala iragarkien posta-zerrendaren bidezkoa da. Mezu gutxiko zerrenda da. OpenOffice-n interesatuta dauden guztiei zerrendara harpidetzea komeni zaie, horrela argitaratze iragarkiak, segurtasun buletinak eta beste eguneratze garrantzitsuak jasotzeko.

Iragarkien posta-zerrendara harpidetzeko, bidali mezu bat announce-subscribe@openoffice.apache.org e-posta helbidera eta erantzun jasoko den berrespenerako mezuari.

Apache OpenOffice-ri buruzko informazio sakonagoa, aurreikusten diren garapenen ezaugarriak eta proiektuko kideekin izandako elkarrizketak dituen projektuaren blog ofizial bat ere, dadugu.

Gizarte-komunikabideak

Apache OpenOffice proiektuak noizbehinka hedatzen ditu iragarpenak eta gaurkotzen ditu berriak gizarte-komunikabide ospetsu batzuen bidez. Gonbidatzen zaitugu guri jarraitzera gizarte-sare horietako edozeinetan, eta gure mezuak zure lagunekin partekatzera zure sarean.

"Twitter" eta "Identi.ca"-rentzat gomendatutako hash-etiketak #aoo eta #apacheoo dira.

Apache OpenOffice
Identi.ca Facebook Group Xing