022 - Nola txerta dezaket aldagai bat uneko daturako dokumentuko orri-oinean?
Jarraitu ondorengo urratsei:
Txertatu orri-oin bat zure dokumentuan (lehendik ez baduzu) honakoa hautatuz: Txertatu -> Orri-oina -> Estandarra
Kurtsorea oin-oharraren arean duzula, hautatu Txertatu -> Eremuak -> Bestelakoak
Agertuko den elkarrizketa-koadroan, ziurtatu "DokInformazioa" fitxa hautatuta dagoela (egin klik hautatzeko)
Data dokumentuan aldaketak egiten diren bakoitzean eguneratzea nahi baduzu, hautatu "Aldatze-data" "Mota" zerrendan. Bestelako aukerak "Azken inprimaketa", "Sortze-data" eta abar dira.
"Hautatu" zerrendan, egin klik "Data"n.
"Formatua" zerrendan, egin klik nahi duzun formatuan
Ziurtatu "Eduki finkoa"ren ondoko kontrol-laukia ez dagoela markatuta
Egin klik Txertatu botoian.
Egin klik Itxi botoian
Orain uneko data ikusi beharko zenuke. Data-eremuaren izena ikusten baduzu, hautatu Ikusi -> Eremuak (aukera horren ondoko kontrol-marka desaktibatzeko). Ezer ikusten ez baduzu, baliteke dokumentua oraindik lehenengo aldiz gorde ez duzulako izatea.
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira