020.b - Nola txerta dezaket Edukien aurkibidea nire dokumentuan?
Edukien aurkibidea txertatu aurretik, Estilista izenburuak identifikatzeko erabili behar da.
Izenburuak markatzeko, jarraitu ondorengo urratsei:
Nabarmendu paragrafoaren izenburua.
Aukeratu Formatua -> Estilista goitibeherako menuan.
Egin klik bikoitza elkarrizketa-koadroko Izenburu-mailako zure aukeran.
Markatu dokumentuko izenburu guztiak goian azaldu bezala.
Edukien aurkibidea txertatzeko, jarraitu urratsoi:
Jarri testu-kurtsorea Edukien aurkibidea jartzea nahi duzun lekuan
Goitibeherako menuan, hautatu Txertatu -> Indizeak -> Indizeak...
Agertzen den elkarrizketa-koadroan, ziurtatu "Indizea" fitxan zaudela, eta ondoren hautatu "Mota:" indizea "Edukien aurkibidea" izateko
Agian elkarrizketa-koadro horretan bestelako ezarpenak doitu nahiko dituzu, nahi duzun Edukien aurkibidearen mota sortzeko. Adibidez, epigrafeen taula bat nahi baduzu, "Beste estilo batzuk" aukeraren ondoko laukian egin behar duzu klik eta zure epigrafe-estiloa hautatu.
Egin klik "Ados" botoian
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira