019 - Nire dokumentuan, nola errepika ditzaket errenkada bat baino gehiago taulak orrialde artean jauziak dituenean?
Funtzio hau ez da oso intuitiboa, baina posible da:
Hautatu taulako lehenengo (izenburua) errenkada.
Goitibeherako menuetan, hautatu Formatua -> Gelaxka -> Zatitu
Ezarri "Zatitzeko zenbatekoa" behar den izenburu-errenkada guztien kopuruarentzat. Ziurtatu "Direkzioa" "horizontalki" jarri dela.
Egin klik Ados botoian
Gehitu behar den testua gehitutako izenburu-errenkadetan. Horretarako, baliteke lehendik sortutako errenkadetako datuak kopiatu/itsatsi behar izatea.
Metodo hau erabiltzen bada, THEAD eta TBODY etiketak erabiliko dira HTML formatura esportatzean.
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira