017 - Nola babes (blokea) dezaket testuko sekzio bat, edukia aldatua izan ez dadin?
Jarraitu hurrengo urratsei testuko sekzio bat babesteko:
Idatzi edo txertatu nahi duzun testua
Hautatu babestu nahi duzun testua
Goitibeherako menuan, hautatu Txertatu -> Sekzioa
Egin klik "Babestuta" aukeraren ondoko laukian
Ezarri sekzioari izena (edo hartu esleitutako izen lehenetsia)
Egin klik "txertatu" laukian
Sekzioan pasahitza sor dezakezu. Hala, pasahitza ez duen inork ezingo du sekzioan jarritako babesa kendu.
Babestutako sekzioan pasahitza txertatzeko, egin honako hau:
Goitibeherako menuan, hautatu Formatua -> Sekzioak
Hautatu nahi duzun sekzioaren izena (kasua hori izanez gero)
Egin klik "Pasahitzez babestuta" aukeraren ondoko laukian
Agertzen den elkarrizketa-koadroan, sartu pasahitz bat eta berretsi pasahitza.
Egin klik Ados botoian (pasahitza elkarrizketa-koadroan)
Egin klik Ados botoian (formatua sekzioaren elkarrizketa-koadroan)
Jarraitu urrats hauei lehendik babestu duzun sekzio bat aldatzeko:
Goitibeherako menuan, hautatu Formatua -> Sekzioak
Sartu pasahitza agertuko den elkarrizketa-koadroan (soilik pasahitza babestuta badago agertuko da); egin klik Ados botoian
Hautatu nahi duzun sekzioaren izena (kasua hori izanez gero)
Egin klik "Kendu" botoian
Egin klik Ados botoian
Egin nahi dituzun aldaketak
"Babestu testuko sekzio bat" aukerako argibideen urratsei jarraitu, goian, sekzio-babesa berriro aplikatzeko
Gogoan izan sekzio bati pasahitza jarri ondoren, testuaren sekzio horretara sartzeko aukera emango dizun edozein elkarrizketa-koadro agertu aurretik pasahitz hori eskatuko dizula programak.
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira