014 - Zer egin behar dut taularen izenburuko errenkada testu-tratamenduko dokumentuan taula agertzen den orrialde bakoitzean errepikatzeko?
Izenburuko errenkada OpenOffice.org-en lehenespenez errepikatzen da taula berri bat sortzean. Lehendik taula bat baduzu edo beste testu-dokumentu baten txantiloia erabiltzen ari bazara, jarraitu honako argibideei:
Jarri kurtsorea taulako edozein lekutan
Saguaren eskuineko botoia sakatuta eduki laster-menua irekitzeko, ondoren hautatu Taula
Agertuko den elkarrizketa-koadroan, egin klik "Testu-fluxua" fitxan.
"Testu-fluxua" laukian, egin klik "Errepikatu izenburua" aukeraren ondoko kontrol-laukian (marka bat ager dadin).
Egin klik Ados botoian
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira