012 - Nola txerta dezaket Orrialde horizontal bat nire dokumentuan (bertikalean)?
OpenOffice.org-eko dokumentu bat irekita duzula, jarraitu urrats hauei:
Ireki Estilista (Formatua-Estilista edo [F11])
Estilista leihoan, egin klik Orrialde-estiloak ikonoan (ezkerretik laugarren ikonoa)
"Estandarra" motak nabarmenduta egon beharko luke, eduki eskuineko botoia sakatuta laster-menua agerrarazteko, eta aukeratu "Berria..."
Agertuko den elkarrizketa-koadroan, jarri orrialde-estilo berriari azalpen-izen bat; adibidez, Horizontala
Egin klik [Orrialdea] fitxan, eta aldatu orrialdearen orientazioa Horizontalera dagokion aukera-botoian klik eginez. Orrialde-estiloari bestelako aldaketak ere egin diezazkiokezu, behar izanez gero (adibidez, marjina-tamainak doitzea).
Egin klik [Ados] botoian. Estilo berria orrialde-estilotako zure aukera gisa agertuko da.
Jarri testu-kurtsorea dokumentuan Orrialde horizontala txertatu nahi duzun lekuan
Hautatu Txertatu - Eskuzko jauzia
Agertuko den elkarrizketa-koadroan, hautatu Orrialde-jauzia eta Estilo-zerrendan, hautatu zure orrialde-estilo berria; adibidez, "Horizontala".
Egin klik [Ados] botoian.
.
Dokumentuan, Horizontala area bukatzeko, egin honako hau:
Jarri testu-kurtsorea dokumentuan diseinu horizontala txertatu nahi duzun lekuan.
Hautatu Txertatu - Eskuzko jauzia
Agertuko den elkarrizketa-koadroan, hautatu Orrialde-jauzia, eta Estilo-zerrendan, hautatu aurreko orrialde-estiloa; adibidez, "Estandarra".
Egin klik [Ados] botoian.
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira