008 - Nola sor dezaket alderantzizko koska nire dokumentuan?
Oinarrizko bi aukera dituzu, alderantzizko koskaren itxura nolakoa izatea nahi duzunaren arabera.
Aurrez definitutako estiloa erabiliz:
Ireki Formatua Estilista (hautatu Formatua -> Estilista goitibeherako menuan)
Eduki kurtsorea alderantzizko koska gisa formatua eman nahi diozun testuan (edo eduki kurtsorea testu-estilo hutsean eta idatzi testua gero)
Egin klik bikoitza Estilista leihoko "Alderantzizko koska" aukeran. Estilo lehenetsi horrek alderantzizko koska bat du, baina ezker-marjinaren 0,19 hazbeteko desplazamendua ere badu.
Sortu zeure estilo propioa:
Ireki Estilista (goian azaldu bezala)
Hautatu estilo "generikoetako" bat; adibidez, "Estandarra"
Egin klik eskuineko botoiarekin (Estilista leihoan) laster-menua agertzeko, eta hautatu "Berria..."
Agertzen den elkarrizketa-koadroan, sartu izen berria estiloarentzat.
Egin klik "Koskak eta tarteak" fitxan. 0,25 hazbeteko estiloko alderantzizko koska izateko, sartu "0,25" "Koska ezkerretik" eremuan. Gero sartu "-0,25" "Lehen lerroko koska" eremuan
Egin klik Ados botoian. Estilo berria erabilgarri egongo da Estilistaren zerrendan.
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira