004 - Zer egin behar dut logotipoa dokumentuko orrialde guztien goialdean agertzeko?
Jarraitu ondorengo urratsei:
Ireki testu-tratamenduko dokumentu berri bat
Goitibeherako menuetan, hautatu Txertatu -> Goiburukoa -> Estandarra
Egin klik goiburukoaren bloke berrian
Goitibeherako menuetan, hautatu Txertatu -> Irudiak -> Fitxategitik...
Nabigatu nahi duzun logotipora, ondoren egin klik Ireki ikonoan
Irudia dokumentu guztietan agertzen ez bada, bi arazo egon daitezke. Erabiltzen ari zaren orrialde-estiloak goiburuko-ezarpen okerrak izan ditzake. Ezarpenak egiaztatzeko, jarraitu ondorengo urratsei:
Goitibeherako menuetan, hautatu Formatua -> Orrialdea
Egin klik "Goiburukoa" fitxan.
Egiaztatu ea "Eduki bera ezker/eskuin" aukeraren ondoko laukia markatuta dagoen ala ez. Markatuta ez badago, logotipoak orrialde bakoitietan edo orrialde bikoitietan agertuko zaizkizu, baina ez bietan.
Irudia orrialde batean edo gehiagotan agertzen bada eta gero inon agertzen ez bada, baliteke arrazoia orrialde-estilo desberdin bat izatea; hain zuzen, logotipoak agertzeari uzten dion orrialdean aplikatzen den orrialde-estiloa. Begiratu dokumentuaren behealdean, zehazki orrialde-zenbakiaren informazioa agertzen den lekuaren eskuinean. Agertzen den izena orrialde-estiloaren izena da. Estilo-izena desberdina bada, dokumentua bi sekziotan zatituko da. Hori aldatzeko, jarraitu ondorengo urratsei:
Jarri testu-kurtsorea okerreko estiloa duen orrialdean.
Goitibeherako menuetan, hautatu Formatua -> Estilista
Egin klik Orrialde-estiloa ikonoan (ezkerretik laugarrena)
Egin klik bikoitza nahi duzun orrialde-estiloaren izenean (zure goiburukoa/logotipoa behar bezala bistaratzen duenean). Nahi izanez gero, Estilista orain itxi dezakezu.
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira