003 - Zer egin behar dut goiburukoa soilik dokumentuaren lehenengo orrialdean agertzeko?
Jarraitu ondorengo urratsei:
Ireki testu-tratamenduko dokumentu berri bat.
Sartu azaleko orrialdean (1.) nahi dituzun datu batzuk edo guztiak (edo bestela, sakatu Sartu tekla zenbait aldiz)
Hautatu Formatua -> Estilista
Egin klik Orrialde-estiloa ikonoan (ezkerretik laugarrena)
Egin klik bikoitza "Lehen orrialdea" izeneko Orrialde-estiloan. Orrialde-estiloaren izenak dokumentuaren azpiko egoera-barran agertu beharko luke. Puntu honetan zeure lehen orrialde-estiloa ere sor dezakezu. Nahi izanez gero, Estilista orain itxi dezakezu.
Hautatu Txertatu -> Eskuzko jauzia...
Hautatu "Orrialde-jauzia" aukeraren ondoko botoia. Ondoren, aukeratu hurrengo orrialdean erabiltzeko estiloa (aukeratu bat menuan; adibidez, "Estandarra").
Egin klik Ados botoian.
Orain bi orrialde izan beharko zenituzke. Jarri kurtsorea lehen orrialdean, eta ondoren goitibeherako menuetan hautatu Txertatu -> Goiburukoa-> Lehen orrialdea.
Goiburukoaren area bigarren orrialdean agertuko da. Erabili OpenOffice.org-eko tresnak goiburukoaren arean nahi duzuna txertatzeko.
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira