Nola gehi diezazkieket testu-efektuak testu-koadroei?
Jarraitu ondorengo urratsei:
- Sortu zure testu-koadroa eta gehitu edukia.
- Behin testua sartuta dagoenean, egin klik Efektuak tresna-barrako botoian.
OHARRA: Efektuak botoiak pantailaren ezkerraldean egon beharko luke, tresna-barra nagusian. Ikusten ez baduzu, tresna-barra nagusiaren behealdean, eskuinean dagoen gezian klik egin beharko duzu hurrengo botoi-sorta ikusteko. - Hurrengo pantaila bistaratuko da.
- Orain, egin klik Testu-efektuak botoian .
- Hautatu zein efektu erabili nahi duzun.
- Amaitutakoan, egin klik Hautamarka botoian zure testu-objektuari efektua esleitzeko.
Diapositiba-aurkezpena exekutatzen duzun hurrengo aldian, testua hautatutako efektuak dituela bistaratuko da.
OHARRA: Ondoren azaltzen dena Efektuak pantailara joateko beste modu bat da.
- Testu-objektua hautatuta badago, egin klik aurkezpeneko beste objektu batean.
- Eduki KTRL sakatuta eta Egin klik eskuineko botoiarekin efektuak gehitu nahi dizkiozun testu-objektuan. OHARRA: Orain testu-objektua hautatuta ikusiko duzu inguruan lauki txikiak dituela itzaldura griseko marraren ordez.
- Askatu KTRL eta Egin klik eskuineko botoiarekin testu-objektuan.
- Egin klik menuko Efektuak ikonoan