Nola alda dezaket formularen inguruko tartea?
Zure formula Writer-eko dokumentu batean txertatu baduzu, honela egin dezakezu:
Formula indibidual baten inguruko tartea aldatzeko, jarraitu urratsoi:
- Hautatu formula.
- Hautatu Formatua - Objektua.
- Hautatu 'Itzulbiratu' fitxa.
- Orrialde honetako 'Tartea' taldean, formularen inguruko tartea doi dezakezu.
Formula guztien inguruko tartea aldatzeko, jarraitu urratsoi:
- Ireki estilista (Formatua-Estilista).
- Egin klik marko-estiloetarako ikonoan (ezkerretik hasita hirugarren ikonoa).
- Egin klik 'Formula' komandoan eta ondoren egin klik eskuineko botoiarekin estilistan.
- Hautatu Aldatu... laster-menuan.
- Hautatu 'Itzulbiratu' fitxa.
- Orrialde honetako 'Tartea' taldean, formulen inguruko tartea doi dezakezu.
Gainera, Math-ek zenbait tarte txertatzen ditu zure formularen inguruan. Hori aldatzeko, jarraitu urrats hauei:
- Ireki zure formula.
- Hautatu Formatua - Tartea.
- Egin klik 'Kategoria' komandoan eta aukeratu Ertzak laster-menuan.
- Orain zure formuletako ezker- eta eskuin-marjinak alda ditzakezu.
Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira