Math-ek ez duen ikur bat behar dut. Zer egin dezaket?
Ikur hori duen letra-tipoa baduzu, erabiltzaileak definitutako ikur gisa defini dezakezu.
Jarraitu ondorengo urratsei:
- Ireki Ikurrak elkarrizketa-koadroa (Tresnak-Katalogoa...).
- Egin klik Editatu botoian.
- Idatzi ikur berriarentzako izena 'Ikurra' konbinazio-koadroan.
- Idatzi izen berri bat edo hautatu lehendik dagoena 'Ikur-multzoa konbinazio-koadroan. Hori zure ikurra agertzea nahi duzun ikur-multzoa da.
- Hautatu letra-tipoa 'Letra-tipoa' zerrenda-koadroan, adibidez, StarMath letra-tipoa.
- Hautatu formatua (normala, lodia, lodi-etzana edo etzana) 'Estiloa' zerrenda-koadroan.
- Egin klik ikurrean, taulan.
- Egin klik 'Gehitu' botoian zure ikurra gehitzeko.
Orain zure ikurra beste edozein ikur bezala erabil dezakezu hura Ikurrak elkarrizketa-koadroan hautatuz edo zuzenean %ikurrarenizena idatziz.
Ikurra ez baduzu, saiatu lehenbizi StarMath letra-tipoan begiratzen; 25 ikur osagarri inguru ditu.
Beste ikur-iturri bat American Mathematical Society-ko AMS letra-tipoak dira.
Horiek http://www.ams.org/tex/amsfonts.html helbidetik Postcript 1 formatuan deskarga ditzakezu.
Microsoft Windows erabiltzen baduzu, agian nahiago izango duzu BaKoMa Truetype bertsio ez-ofizialak deskargatzea http://www.ctan.org/tex-archive/fonts/cm/ps-type1/bakoma/ helbidetik.
Ikusi letra-tipoekin banatutako dokumentazioa, letra-tipoak nola erabili jakiteko.
Itzuli Math-eko FAQei buruzko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira