Draw-ko dokumentuak inprimatzean, orrialdearen ertzetan, goian eta behean, dauden marrazkiak ez dira behar bezala inprimatu. Nola konpon dezaket hori?
Segur aski Draw-ko dokumentuko marjinak inprimagailuko inprimatze-arearen ertzetatik hurbilegi ezarriko zenituen. Honako hau egin behar duzu:
- Egiaztatu inprimagailuaren eskuliburua inprimatze-area zenbatekoa den jakiteko.
- Hautatu Formatua - Orrialdea... menu-barran.
- ' Orrialdea' fitxan, 'Prestatu orrialdea' leihoan, aldatu goiko eta beheko marjinak inprimagailuaren eskuliburuan agertzen den tamaina jartzeko. Eskulibururik ez baduzu, saiatu 2,5 cm baino balio handiagoarekin (1 hazbete). Hori hainbat inprimagailutan egin daiteke.
- Sakatu'Ados' botoia
Orain, marrazkiak edita ditzakezu, objektu bakoitza orrialdearen marjina berrietan dagoela.
Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera