Draw-ko dokumentu bat inprimatzen saiatzen ari naiz, baina inprimagailuan inprimatutako koloreak ez dira pantailan agertzen direnen berdinak. Nola edita ditzaket CMYK kolore-sistema erabiliz?
Koloretako inprimagailu modernoek 4 tintatako % nahasketa erabiltzen dute (edo 6 berrienetan), oro har, gure begiek ikus ditzaketen koloreak sortzeko. Draw-n, koloreak tintaren portzentaje zehatza erabiliz editatzeko, honako hau egin behar duzu:
- Egin klik kolorea aldatu nahi duzun objektuan. Hautatu egingo da.
- Egin klik eskuineko botoiarekin eta aukeratu 'Area...' laster-menuan.
- Ondoren agertuko den laster-leihoan, aukeratu 'Koloreak' fitxa.
- Hautatu CMYK 'Kolore-sistema' konbinazio-koadroan.
- Aldatu CMYKren % balioak azpiko koadroetan.
- Sakatu'Ados' botoia. Lehendik dagoen kolorea aldatu nahi duzun edo paletan kolore berria gehitu nahi duzun galdetuko zaizu. Aukeratu nahi duzuna.
Bestela, prest dagoen CMYK paleta erabili/alda dezakezu:
- Errepikatu 1, 2 eta 3 urratsak.
- Egin klik 'Kargatu kolore-zerrenda' ikonoan.
- Hautatu cmyk.soc fitxategia eta sakatu'Ireki' botoia. (bide-izen estandarra: OpenOffice60/user/config/)
- Leihoa ixteko, sakatu 'Ados' botoia.
Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera