Irudi bat daukat (JPEG formatuan), baina koloreak aldatu nahi dizkiot Openoffice.org-eko fitxategi batean erabili aurretik. Nola alda ditzaket koloreak?
JPEG fitxategi bat irekitzean, OpenOffice.org-ek irudien tresna-barra erakusten du komando-barraren azpian. Fitxategia irekitakoan:
- Hautatu: Tresnak - Tanta-kontagailua menu-barran. Orduan, "Tanta-kontagailua" izeneko leiho mugikorra bistaratuko da
- Egin klik goiko ezkerreko [Tanta-kontagailua ikonoan]
- Sartu perdoi-balioa - kolorearen zehaztasunak zenbatekoa izan behar duen. Aurrena saiatu % 10eko perdoiarekin. Edozein aldaketa egiteko beharbada igo egin beharko duzu. % 30eko balioa eraginkorra izaten da normalean. % 99 arte igo daiteke - baina zuk nahi baino area handiagoa har dezake.
- Hautatu irudian aldatu nahi duzun kolorea. Tanta-kontagailuko leiho mugikorrean kolore hori automatikoki hautatuko da.
- Hautatu 'Ordeztu honekin...' goitibeherako zerrendan aldatu nahi duzun kolorea.
- Egin klik 'Ordeztu' botoian aukera berresteko. Ezer ere gertatzen ez bada, handitu perdoia.
- Kolore gehiago ordezteko, hautatu beste kolore-laukizuzen bat tanta-kontagailuaren leiho mugikorraren ezkerrean eta errepikatu 2tik 5erako urratsak. Azkenik, berretsi aukera 'Ordeztu' botoian klik eginez.
Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera