FAQ orokorrak 002

Zertan dira desberdinak StarOffice eta OpenOffice.org?

Bi modutan azal daitezke StarOffice eta OpenOffice.org-en arteko desberdintasunak:

A. StarOffice 5.2 eta etorkizuneko StarOffice aplikazioen arteko desberdintasunak

Iturburu-kodeak aldaketa nabarmenak izan ditu 5.2 bertsioa atera zenetik. Hona hemen aldaketa horietako batzuk:

  • Mahaigain integratua kentzea
  • Testu-prozesaketa, kalkulu-orri eta grafikoen aplikazio-moduluen osagaiak zehaztea
  • Posta eta egutegia eta schedule-zerbitzaria kentzea
  • Arakatzailea kentzea
  • XML fitxategi-formatura aldatzea
  • Microsoft-en iragazkiak hobetzea
  • CJK onartzea (CJK Asiako hizkuntzei dagokie: C=txinera, soila eta tradizionala, J= japoniera, K= koreera)

Aldaketa horiek guztiak Sun Microsystems-ek erabakita zituen iturburu-kodea komunitatearen esku jarri aurretik.

B. StarOffice eta OpenOffice-org programen arteko desberdintasunak

OpenOffice.org-en eskuragarri dagoen iturburu-kodeak ez du StarOffice-ren kode osoa barne hartzen. Normalean horren arrazoia izaten da Sun enpresak lizentzia ordaintzen duela hirugarrenen kodea StarOffice-n sartzeagatik, baina ez dagoela baimenik OpenOffice.org-en eskuragarri ipintzeko. StarOffice-n dauden edo egongo diren elementuak baina OpenOffice.org-en erabilgarri ez daudenak hauek dira:

  • Ortografia-egiaztatzea
  • Zenbait letra-tipo (batez ere Asiako hizkuntzetakoak)
  • Laguntza
  • Datu-baseen osagaia (Adabas D)
  • Txantiloiak
  • Clip Art Galeria osagarria
  • Zenbait ordenazio-funtzio (Asiako bertsioetan)
  • Zenbait fitxategi-iragazki

Itzuli FAQen indize-orrialde nagusira | Itzuli FAQ orokorren indize-orrialdera