![]() | ||
![]() |
Nola txerta dezaket 'Orrialdea: 1/N' orrialde-zenbakia, kalkulu-orriko orrialde bakoitzean?
Orrialde-zenbakiak kalkulu-orriko goiburukoan nahiz orri-oinean sar daitezke. Inprimatzean eta inprimatzeko aurrebistan egongo dira ikusgai. Orrietan, ordea, ez dira ikusgai egongo. Orrialde-zenbakiak txertatzeko, jarraitu argibide hauek:
-
Menu-barran, hautatu Editatu Goiburukoak eta orri-oinak
-
Hautatu Goiburukoaren edo Orri-oinaren fitxa
-
Egin klik zenbakia agertzea nahi duzun lekuan (ezkerrean, erdian edo eskuinean)
-
Erabil daitezkeen datu-eremuak ikono gisa agertzen dira. Orrialde-zenbakiaren eremua txertatzeko, egin klik zenbaki-ikur [ # ] BAKARRA duen ikonoan. Oharra: Hauek dira kalkulu-orrietan erabil daitezkeen datu-eremu eta formatu bakarrak.
-
Idatzi 'Orrialdea:' testua
-
Orrialde-kopuru osoa txertatzeko, egin klik BI zenbaki-ikur [ ## ] dituen ikonoan
-
Idatzi '/' testua.
-
Sakatu 'Ados'