Diapositibak zenbakitzen ari naiz, baina ez dut nahi lehenengo orrialdean orrialde-/diapositiba-zenbakia agertzea, titulu-diapositiba baita. Egin daiteke hori?

Diapositiba bateko edukia ezkuta daiteke. Horretarako jarraitu honako prozedurari:

  • Jarri kurtsorea aldatu nahi duzun diapositibaren (lehenengoa, kasu honetan) diapositiba-izena fitxaren gainean
  • Egin klik saguaren eskuineko botoian eta hautatu Aldatu diapositiba
  • Agertuko den elkarrizketa-koadroan, kendu "Atzeko planoko objektuak" aukeraren ondoko hautamarka "Bistaratu" laukiari
Ezin da orrialde-zenbakia eremua aldatu. Beraz, bigarren diapositiba beti izango da"2.", ezin diozu "1." zenbakia jarri.

Itzuli Aurkezpeneko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira