Apache OpenOffice

Apache OpenOffice

Apache OpenOffice - Eraketa osoa vs. Hizkuntz paketea

Konputagailuan Apache OpenOffice-ren eraketa oso bat jartzen denean hizkuntza bakar bat dago erabilgarri. "Eraketa osoa"k aplikazioaren modulu guztiak(Write, Calc, Impress, eta abar.) erabili ahal direla esan nahi du. Izen horrek ez du zer ikusirik hizkuntzekin.

Open Office-ren erabiltzaileentzako interfazeetan (adibidez, menuak, elkarrizketak eta mezuak) eta programarako laguntzan hizkuntza bat baino gehiago erabili nahi denean hizkuntz paketeak erabiltzea komeni da. Asmoa da eraketa oso bakar bat jarri konputagailuan, esate baterako euskararena, eta erabili gura diren beste hizkuntzen hizkuntz paketeak haren gainean, hizkuntz guztien eraketa osoak jarri behar barik. Horretarako hizkuntz pakete guztiak dagoeneko jarrita dagoen eraketa oso baten gainean jarri behar dira. Kontuan izan behar da jarri nahi diren hizkuntz paketeen bertsio zenbakia eta plataforma dagoeneko jarrita dagoen eraketa osoarenak izan behar direla. (Adibidez, ezin da erabili 4.0.0 bertsioren hizkuntz pakete bat 4.1.0 bertsioaren eraketa oso batekin).

Hizkuntz paketeek menuak, elkarrizketak, mezuak eta horrelako gauzak gura den hizkuntzan agertarazteko behar den informazioa baino ez dute; ez programaren logika. Testu guztia itzuli barik badago erabiltzaile-interfazeetan itzuli barik dauden elementuak ingelesez aurkezten dira. Euskararen kasuan hau, gehien bat, laguntzako testu batzuekin jazoten da.

Hizkuntz pakete bat jarri ostean, interfazeen hizkuntza "Tresnak - Aukerak - Hizkuntza-Ezarpenak - Hizkuntzak - Erabiltzaile-interfazea" menu aukeren bidez aldatu ahal da.

Kontuan izan hurrengoa ere:
Oraingoz hizkuntz paketeetan ez dira sartzen hiztegiak, eraketa osoetan baino ez. Muga hau oraindino konpondu barik dagoen arazo tekniko bati lotuta dago, detaile gehiagotarako ikus Bug 124473 akatsa.
Hizkuntz paketeak jartzen dituzten erabiltzaileek paketea jartzeaz gain gehigarrien webgunetik dagokion hizkuntzaren hiztegia jaitsi behar dute.
Hiztegien garapena ez dago lotuta OpenOffice-ren garapenarekin eta ez dira batera jaitsi behar. Hiztegiak edonoiz eguneratu ahal dira, bertsio berriak prest daudenean.