Karaktere bereziak txertatzeko modurik errazena karaktere bereziak elkarrizketa-koadrotik haiek hautatzea da:
Goitibeherako menuan, hautatu Txertatu-Karaktere berezia
Agertzen den elkarrizketa-koadroan, uneko letra-tipoan erabilgarri dauden karaktere guztiak bistaratuko dira
Hautatu karaktere bat klik eginez. Nahi duzun karakterea ikusten ez baduzu, baliteke uneko letra-tipoan erabilgarri ez egotea. Ez badago, saiatu letra-tipoak aldatzen.
Karaktere bat edo gehiago hautatu ondoren, egin klik [OK] botoian, karaktereak testu-kurtsorearen kokalekuan txertatzeko.
Zenbait plataformetan, OpenOffice.org-ek ez ditu karaktere jakin batzuk erabilgarri bere letra-tipoetan; adibidez, m marratxoa eta komatxo bikoitz kurbatuak.
Formula matematikoetan erabiltzen diren karaktereak metodo honi jarraituz txerta daitezke:
Goitibeherako menuan, hautatu Txertatu-Objektua-Formula
"Komandoa" leihoan, sakatu saguaren eskuineko botoia laster-menura joateko. Erabilgarri dauden formula-eragileak menu horretan topatuko dituzu.
"Komandoa" leihoak ez du ixteko botoirik, beraz, egin klik formula laukitik kanpo (dokumentuan beste edonon) leihoa ixteko.
Formulak metodo horrekin txertatutako objektu grafikoak eta karaktereak dira, eta baliteke beste aplikazio batzuetara ondo ez bihurtzea. OpenOffice.org-ek zenbait karaktereren sarrera ere onartzen du (azentudun karaktereak, ligaturak, moneta-ikurrak, etab.) compose-segiden (teklatua) bidez.
Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira
|