Zertan dira desberdinak StarOffice eta OpenOffice.org?
Bi modutan azal daitezke StarOffice eta OpenOffice.org-en arteko desberdintasunak:
A. StarOffice 5.2 eta etorkizuneko StarOffice aplikazioen arteko desberdintasunak
Iturburu-kodeak aldaketa nabarmenak izan ditu 5.2 bertsioa atera zenetik. Hona hemen aldaketa horietako batzuk:
- Mahaigain integratua kentzea
- Testu-prozesaketa, kalkulu-orri eta grafikoen aplikazio-moduluen osagaiak zehaztea
- Posta eta egutegia eta schedule-zerbitzaria kentzea
- Arakatzailea kentzea
- XML fitxategi-formatura aldatzea
- Microsoft-en iragazkiak hobetzea
- CJK onartzea (CJK Asiako hizkuntzei dagokie: C=txinera, soila eta tradizionala, J= japoniera, K= koreera)
Aldaketa horiek guztiak Sun Microsystems-ek erabakita zituen iturburu-kodea komunitatearen esku jarri aurretik.
B. StarOffice eta OpenOffice-org programen arteko desberdintasunak
OpenOffice.org-en eskuragarri dagoen iturburu-kodeak ez du StarOffice-ren kode osoa barne hartzen. Normalean horren arrazoia izaten da Sun enpresak lizentzia ordaintzen duela hirugarrenen kodea StarOffice-n sartzeagatik, baina ez dagoela baimenik OpenOffice.org-en eskuragarri ipintzeko. StarOffice-n dauden edo egongo diren elementuak baina OpenOffice.org-en erabilgarri ez daudenak hauek dira:
- Ortografia-egiaztatzea
- Zenbait letra-tipo (batez ere Asiako hizkuntzetakoak)
- Laguntza
- Datu-baseen osagaia (Adabas D)
- Txantiloiak
- Clip Art Galeria osagarria
- Zenbait ordenazio-funtzio (Asiako bertsioetan)
- Zenbait fitxategi-iragazki
Itzuli FAQen indize-orrialde nagusira | Itzuli FAQ orokorren indize-orrialdera
|