Nola txerta dezaket goi-indizeko edo azpindizeko testua kalkulu-orrian?
Karaktere-estiloaren kontrola laster-menuan dago (eskuineko botoian klik eginez irekiko duzu). Jarraitu ondorengo urratsei:
Hautatu goi-indize/azpindize bihurtu beharreko karakterea(k). Horretarako, egin klik bikoitza testua dagoen gelaxkan, eta, ondoren, hauta ezazu nahi duzun testua.
Laster-menua irekitzeko, sakatuta eduki saguaren eskuineko botoia
Hautatu: Estiloa - aukeratu Goi-indizea nahiz Azpindizea
Hauek dira laster-teklak: Goi-indizea: KTRL + MAIUS + P eta Azpindizea: KTRL + MAIUS + B. Komando horiek testu-prozesadorean ere erabil daitezke.
Oharra: Gelaxkaren altuera karaktere berriari egokitu behar zaio
|