Calc FAQ 006
Erabiltzen ari naizen kalkulu-orria izugarri luzea da. Nola ikus ditzaket errenkaden eta zutabeen epigrafeak, orria gora eta behera edota eskuin-ezker korritzen dudanean?
Bi bide daude horretarako:
1. modua (errenkaden edo zutabeen epigrafea bakarra denean): Epigrafea finkatu behar duzu.
- Egin klik epigrafea duen errenkada/zutabearen behean edo eskuinean dagoen gelaxkan;
- Menu-barran aukeratu Leihoa Finkatu. Errenkada-epigrafeak edo zutabe-epigrafeak badituzu, finkatze gurutzatua sor dezakezu. Horretarako, klik egin epigraferik ez duen ezkerraldeko goi-goiko lehen gelaxkan. Adibidez, errenkada eta zutabe bakarreko epigrafeak dituen orrian, B2 gelaxka hautatu beharko zenuke.
2. modua (errenkaden edo zutabeen epigrafeak bat baino gehiago direnean): Orriaren leihoa zatitu dezakezu.
- Egin klik epigrafea edukitzea nahi duzun errenkada/zutabearen behean edo eskuinean dagoen gelaxkan;
- Menu-barran aukeratu Leihoa - Zatitu Orriaren leihoa zatitu egingo da. Emaitza ez da 1. moduarena bezalakoa; izan ere, leiho zatituaren bi zatiak korritu ditzakezu, eta behar duzunean erakutsi epigrafeak.
Orriaren leihoa beste modu batera ere zatitu daiteke. Eskuineko korritze-barraren goialdean eta behekoaren eskuinean, marra txiki beltz bat ikusiko duzu. Sagua bertan dagoenean, saguaren erakuslea arrastatze-ikono bihurtuko da. Saguaren ezkerreko botoia sakatu eta halaxe mantentzen baduzu, marra gris argia agertuko da orriaren leihoan.
- Arrastatu sagua epigrafea duen errenkada edo zutabera.
- Askatu saguaren botoia. Orriaren leihoa zatitu egingo da. Zatitze gurutzatuaren efektua lortu nahi baduzu, egin klik epigraferik ez duen ezkerraldeko goi-goiko lehen gelaxkan, eta, ondoren, aukeratu Menu-barrako Leihoa - Zatitu.
{}