Draw FAQ 013
Web-eko iragarki-banda marrazten ari naiz. Nola marraz dezaket 'Websafe' kolore-paleta erabiliz?
OpenOffice.org-en paleta estandarra alda dezakezu eta balio hamaseitarrez adierazitako koloreak dituen edo web-eko kolore-izenak dituen paleta bihur dezakezu honako hau eginez:
- Marraztu objektu bat dokumentu-orrialdean.
- Egin klik objektuan hautatzeko.
- Egin klik eskuineko botoiarekin laster-menua bistaratzeko.
- Hautatu 'Area...' elementua.
- Ondoren agertuko den laster-leihoan, aukeratu 'Koloreak' fitxa.
- Egin klik 'Kargatu kolore-zerrenda' ikonoan.
- Hautatu html.soc fitxategia eta sakatu 'Ados' . (bide-izen estandarra: OpenOffice60/user/config/)
Itzuli FAQei buruzko indize-orrialde nagusira | Itzuli Draw-ko FAQei buruzko indize-orrialdera