Nola egin "Posta-batzea" Calc-eko kalkulu-orri batetik

 

OpenOffice.org dokumentazio-proiektua

 

 

Edukien aurkibidea

  1. Datu-basearen iturburua sortzea
  2. Posta-txantiloia sortzea
  3. Batzea
  4. Posta orrialdekatzeko trukuak
  5. Kredituak

1. Datu-basearen iturburua sortzea

OpenOffice.org-en posta-batzea egiteko, kalkulu-orria datu-basearen iturburu bihurtu behar duzu, Beamer-aren barruan bistaratu ahal izateko.

Kalkulu orria behar zenituen datuak dituzula bukatu duzunean, egin klik Fitxategia-Gorde komandoan, nahi duzun direktorioan .sxc formatuan gordetzeko. Orain, orria itxi dezakezu.

Tresnak menuan, hautatu Datu-iturburuak...

datu-iturburuak leihoa

Ezkerrean, lehendik sortutako eta datu-iturburuen kudeatzailean erregistratutako datu-iturburuak ikus ditzakezu. Zure datu-iturburuak gordetako kokalekura arte arakatu besterik ez duzu egin behar, eta hura hautatu.

Aholkua: Metodo hori sisteman lehendik duzun edozein datu-iturbururen mota OpenOffice.org Suiten erregistratzeko erabil dezakezu.

2. Posta-txantiloia sortzea

  1. Ireki testu-dokumentu berria: Fitxategia - Berria - Testua

  2. Idatzi gutuneko edukia. Ez dituzu helbide-eremuak orain txertatu beharrik. Izartxo bat (*) idatz dezakezu, leku-marka gisa, gutuna bukatzean orienta zaitezen.

  3. Gutuna bukatzean, gorde, baina ez itxi fitxategia.

  4. Ikusi menuan, hautatu Datu-iturburuak (edo sakatu F4tekla.)

datu-iturburuak
Erregistratutako zure datuak Beamer-ean bistaratuko dira eta lan egiteko erabili nahi duzun iturburua baino ez duzu hautatu behar:

datu-iturburuaren hautapena

adibidea

Eremu denak txertatutakoan, erregistroak batzeko prest zaude.

3. Batzea

  1. erregistro-hautapenaHautatu behar dituzun erregistroak:

  2. Erregistro guztiak hautatu nahi badituzu, egin klik taularen goiko ezkerreko izkinako laukizuzenean.
    Bestela, eremu bateko eduki guztia hautatu nahi baduzu, eremuaren izenburuan klik egin dezakezu.
    Azkenik, erregistro baten eremu guztiak hautatu nahi badituzu, egin klik eskuinean bistaratutako laukizuzen grisean. Gezi txiki bat bistaratuko da eta erregistro guztia nabarmenduta geratuko da.
    Elkarren ondoan ez dauden erregistroak hautatzeko, eduki KTRL tekla sakatuta hautapena egiten duzun bitartean.

Orain, erregistroak bat ditzakezu.

Beamer-aren tresna-barran, azken aurreko ikonoak hainbat gutun bistaratzen ditu. Egin klik han, antolatzeko tresnetara joateko:

Beamer-aren tresna-barra


Ondoko leihora joango zara:

Posta-batzea leihoa

Hautatutako erregistroekin erabiltzeko fitxategi bat egongo da. Fitxategiari izena jartzeko, datu-iturburuko edozein eremu-izen har dezakezu kontuan.

Erregistroak batzeko eragiketa bukatu da!

4. Posta orrialdekatzeko trukuak

Agian zaila egingo zaizu, metodo hau erabiliz, posta-txantiloia behar bezala bistaratzea. Izen guztiak behar bezala daude zuk nahi dituzun lerroetan? Zuriunerik falta da eremuren batean? Nola saihets ditzakezu lerro zuriak, helbide batzuek lerro bakarra behar dutenean eta beste batzuek bi? Horiek ondoren erantzungo ditugun galderetako batzuk baino ez dira.

Nola kontrola dezakezu posta-txantiloiaren orrialdekatzea?

Erregistroak dokumentuan bistara ditzakezu batu aurretik.

Horretarako, begiratu Beamer-aren tresna-barrari.

Beamer-aren tresna-barra


Eskuineko hirugarren ikonoa Datuak Eremuetan izena du.

Hautatu erregistro bat eta egin klik ikonoan: zure posta-txantiloiko eremuak hautatutako erregistroko datuekin beteko dira.

Ekintza hori nahi adina aldiz errepika dezakezu orrialdekatzea kontrolatzeko eta zure posta-txantiloia doitzeko, helbide guztiak behar bezala bistara daitezen.

Ez dituzu erregistroak berriro hautatu beharrik, egiaztapenak egin ondoren.

Nola ezabatzen dira helbide-lerro zuriak?

HELBIDEA_2 eremuan erregistro guztietako datuak ez daudela esan behar da.

Jarri kurtsorea HELBIDEA_2 eremuaren aurretik zure posta-txantiloian. Sakatu KTRL+F2 tekla-konbinazioa eremuen elkarrizketa-koadroaren leihoa irekitzeko.

Aldatu Funtzioak fitxara.

eremuk_leihoa


Hautatu Ezkutuko paragrafoa eremu-estiloa eta txertatu ez(eremu-izena)' baldintza gisa. Gure adibidean ez(HELBIDEA_2) izango da. Ondoren, egin klik 'Txertatu' botoian funtzioa dokumentuan txertatzeko.

5. Kredituak

Egilea : Sophie Gautier

Eskerrak : Richard Holt, proba-zuzentzailea eta OOo-eko laguntzailea

Integrazioa : Gianluca Turconi

Azken aldaketa: 2002ko otsailaren 16a

Kontaktuak : OpenOffice.org dokumentazio-proiektua http://whiteboard.openoffice.org/doc/index.html

Itzulpena : Gianluca Turconi