Nola aplikatu

baldintzapeko formatua gelaxka bati



OpenOffice.org dokumentazio-proiektuaren
eskutik



Edukien aurkibidea

1. Sarrera: adibide bat

Liburu-saltzailea zara, eta egunero saltzen dituzu liburuak. Astean saldutako liburu-kopurua koloretan nabarmendu nahiko zenuke: emaitza 100 baino gutxiago bada, horiz, eta 100 baino gehiago izanez gero, urdinez.

Horretarako, bi estilo berri (kolore bakoitzeko estilo bat) eta bi formatu-baldintza sortu behar dituzu: bata 100 baino zenbaki txikiagoentzat, eta bestea, 100 edo 100 baino handiagoentzat.

Egin dezagun, bada!

2. Estilo berria sortzea

Estilo berria sortzeko, lehenik eta behin, ireki Estilista:

Estilista leihoaren barruan, erabiltzeko prest dauden zenbait estilo dituzu. Lehenetsia estiloa erabiliko duzu, zuk zeuk sortutako estiloaren oinarri gisa:

conditional formatting window
Agertuko den elkarrizketa-koadroaren leihoak hainbat fitxa ditu, beheko diagraman ikus daitekeen bezala:

Estilistan, sortu berri duzun estiloa agertuko da eman diozun izenarekin. 'Horia' estiloa sortzeko, errepikatu azaldu ditugun urratsak.


Oharra: Atzeko planoko estiloa sortu duzu, baina beste ezaugarri batzuk ere aplika ditzakezu estiloan. Beste fitxetan klik eginez gero, beste hainbat funtzio agertuko zaizkizu, hala nola, ertzak aplikatzea, letra-tipoa aldatzea, lerrokatzea, etab.

3. Baldintzapeko formatua aplikatzea

Zifrak idatzi dituzu, formulak sartu dituzu gelaxketan, eta, orain, koloretan jarri nahi dituzu.

Adibide honetan, [B9] gelaxka koloreztatuko duzu.

  1. Hautatu, beraz, [B9] gelaxka.
  2. aukeratu Formatua menuko Baldintzapeko formatua
  3. Agertuko den leihoan, baldintza idatziko duzu:

  4. 1. baldintzan, klik egin lehen goitibeherako menuko triangelutxoan, eta aukeratu 'Gelaxkaren balioa'
  5. Bigarren goitibeherako menutik, aukeratu 'hau baino handiagoa da'
  6. sar ezazu 99 balioa, eskuinaldeko hurrengo koadroan. Nahi baduzu, hautatutako gelaxka alda dezakezu; horretarako, egin klik Txikiagotu ikonoan shrink icon
  7. Gelaxka-estiloa izeneko goitibeherako menuan, aurkitu eta hautatu 'Urdina' estiloa,
  8. Hautatu 2. baldintza kontrol-laukia, eta errepikatu 4 eta 7 arteko urratsak, baina jarri 'hau baino txikiagoa da', ondoren idatzi 100 balioa eta hautatu 'horia' estiloa,
  9. Sakatu Ados botoia

Ikusi emaitza: idatzi '122' [B9] gelaxkan, eta kolorea aldatu egingo da!


4. Kredituak

Egilea: Sophie Gautier

Eskerrak: Richard Holt-i, proba-zuzentzaile eta OOo-ko laguntzaileari

Integrazioa : Gianluca Turconi

Azken aldaketa: 2002ko urtarrilaren 28a

Kontaktuak: OpenOffice.org dokumentazio-proiektuahttp://whiteboard.openoffice.org/doc/

Itzulpena: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (hizkpol@ej-gv.es)